GOIAZ! LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA martxoaren 20 eta 21ean, Arrasateko Kulturateko klaustroan

2024/03/20

Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokak 16.edizioa izango du aurten, martxoaren 20 eta 21ean, Arrasateko Kulturateko klaustroan.

Helburu nagusia da, prestakuntzaren garrantzia eta batez ere, Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan-merkaturako balizko aukera bezala aurkeztea; bereziki gazteei, baina baita langile, guraso eta orokorrean herritarrei ere.

Informazio-mahaien ordutegia:

  •     MARTXOAK 20, ASTEAZKENA: 8:30-14:30 eta 16:00-18:30
  •     MARTXOAK 21, OSTEGUNA: 8:30 – 14:30


Ikasleei zuzendutako ekintzetan 350 ikasletik gora espero dira. Egitarauan enpresei zuzendutako hitzaldi-zikloa eta gurasoei edota Lanbide Heziketa ikasi nahi dutenei zuzendutako hitzaldia bat ere antolatu da (ikusi egitaraua www.fpdebagoienalh.eus atarian).

Zatoz bisitan!

LANBIDE HEZIKETA, PRIMERAKO AUKERA!