LANBIDE HEZIKETA gertutik ezagutzeko aukera - GOIAZ! 2023

2023/03/29

GOIAZ!2023 LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA martxoaren 29an eta 30ean egingo da Kulturateko klaustroan, Arrasaten

Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dute; baita Bastida Akademiak, HHI-EPAk, IkasDebagoienak, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte.

ORDUTEGIA:

    MARTXOAK 29, ASTEAZKENA: 8:30-14:30 eta 16:30-18:30
    MARTXOAK 30, OSTEGUNA: 8:30 – 14:30

Ordutegi horretan publiko guztiari zabalik egongo da Azoka.

Ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorrentzat zabalik dago ekitaldia. Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.

AURTENGO BERRIKUNTZAK

Aurten leku berezia egin nahi diogu Debagoieneko industriari eta eskualdean ekoizten diren produktuekin erakusketa txiki bat jarriko da: “DEBAGOIENEAN EGINA”. Erakusketa kolektibo honekin, honako helburu hauek lortu nahi dira: Eskualdeko enpresa-ehuna sozialki balorizatu eta ezagutaraztea, industriak Debagoienean duen garrantzia azpimarratzea eta perfil teknikoen eta kualifikatuen beharra agerian jartzea. Irailera begira erakusketa osatzea espero da.

ERASMUS + txoko bat ere izango da. Erasmus Plus, Lanbide Heziketaren mugikortasun programa da. Mapa batean ikusi ahal izango da, Lanbide Heziketa ikasten ari diren ikasleak Europako zein herrialdetan ari diren praktikak egiten.

Informazio gehiago: www.fpdebagoienalh.eus atarian