Badator Hazilan+ edizio berria! Izena emateko epea zabalik, irailaren 19ra arte
2025eko bigarren edizioa irailaren 29an hasiko da. Proiektuan parte hartu nahi dutenek, izen-ematea zabalik dute irailaren 19ra arte.
HAZILAN+, kualifikazio-maila ertain-altua duten langabeen enplegagarritasuna hobetzeko programa da.
3 baldintza bete behar dira partehartu ahal izateko:
- Erdi-mailako edo goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitategradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea.
- Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.
- Langabe egotea.
HAZILAN+ programan parte hartzen duten pertsonek beren beharren eta ezaugarrien araberako laguntza pertsonalizatua jasoko dute. Parte-hartzaileek lan-merkatuan eskatzen diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak lortu ahal izango dituzte 80 orduko talde tailerren bidez. Ibilbide hori enpresan praktika bekadunak eginez osatzen da, parte-hartzaileek benetako lan-esperientzia izan dezaten.