ZTIAM esperientziak – zientzia eta teknologia arloko eskualdeko 4 emakumeren esperientziak 4 bideotan ikusgai

2023/02/13

Emakumeen artean bokazio zientifikoak bultzatzeko GOIAZ! eta MONDRAGON ZTIM HUB sareak elkarlanean 4 bideo egin dituzte, zientzia eta teknologiaren esparruan lan egiten duten emakumeen esperientziak ikusarazteko.
Oraingoz, Fagor Electronica, Ikerlaneko, Polmetasako eta Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko langileek parte hartu dute ZTIAM Esperientziak ekimenean.

Helburua da emakume hauek zientzia eta teknologiaren arloan duten esperientzia eredu izatea beste emakume batzuentzat.

Hauetik hiruk Lanbide Heziketa ikasi dute.
www.fpdebagoienalh.eus web orrian ZTIAM esperientziak izeneko atal berri bat sortu dugu Orientazio bila? atalean.

Ezagutu beraien esperientziak eta aukeratu zuk ere ZTIAM!