Hazilan+ edizio berrian izena emateko epea, irailaren 26ra arte luzatu da

2025/09/15

2025eko bigarren edizioaren hasiera urriaren 6ra atzeratu da. Beraz, proiektuan parte hartu nahi dutenek, izen-ematea zabalik dute irailaren 26ra  arte.
HAZILAN+, kualifikazio-maila ertain-altua duten langabeen enplegagarritasuna hobetzeko programa da.

3 baldintza bete behar dira partehartu ahal izateko:

- Erdi-mailako edo goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitategradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea.
- Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.
- Langabe egotea.

HAZILAN+ programan parte hartzen duten pertsonek beren beharren eta ezaugarrien araberako laguntza pertsonalizatua jasoko dute. Parte-hartzaileek lan-merkatuan eskatzen diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak lortu ahal izango dituzte 80  orduko talde tailerren bidez. Ibilbide hori enpresan praktika bekadunak eginez osatzen da, parte-hartzaileek benetako lan-esperientzia izan dezaten.

Informazio gehiago eta izen-ematea