Hemen da HAZILAN + : eskualdeko langabe kualifikatuentzako laneratze-ibilbide pertsonalizatuak
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak laster jarriko du martxan HAZILAN + proiektu berria. Eskualdeko kualifikatutako langabeei zuzendutako laneratze-programa da HAZILAN +. Lehen edizioa 2024ko irailean hasiko da eta urtean 2 edizio jarriko dira martxan, 2028ra arte: bata urtearen lehen seihilekoan, eta bestea, iraila-urria aldera.
Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa.
Hazilan +en lehenengo edizioa 2024ko irailean hasiko da. Baina bertan partehartzeko izenematea eta hautaketa abuztua aurretik egiten hastea aurreikusten da.
> IZEN-EMATEA (luzatua):
Izen ematea IRAILAREN 23 arte zabalik mantenduko da.
> HAUTAKETA:
Elkarrizketak egingo dira hautaketarako.
> IKASTAROAREN HASIERA (data berria): 2024/09/30era.
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN
Ekintza hau Euskadiko 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez egingo da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.