HAZILAN + Praktikak
PRAKTIKAK ENPRESAN
- Lan-talde on bat eratu nahi duzu?
- Gazte tituludun berriak erakarri nahi dituzu?
- Pertsona egokiak hautatu nahi dituzu, kualifikatuak eta motibatuak?
HAZILAN + programak enpresaren premietara egokitutako benetako erantzunak emango dizkizu.
Profil kualifikatuak dituzten pertsonek partehartuko dute programan (unibertsitate ikasketak edo Lanbide Heziketako goi- zein erdi-mailako zikloak amaituta dituzten eskualdeko langabeak).
Proiektuaren lehen fasean, gaitasun pertsonal eta profesionalak lantzeko tailerra gauzatuko dute; lanerako hain beharrezkoak diren konpetentziak indartu eta enpresetan praktikak egiteko prestatuko ditugu.
Enpresari egokitutako aukerak
Enpresa bakoitzak, bere beharren eta proiektuen arabera, pertsonen profila eta bideratuko dituen baliabideak zehazten ditu.
Eta HAZILAN + -ek gehien egokitzen diren pertsonak eta premia horien araberako praktiketako baliabideak eskaintzen ditu.
2 praktika mota daude (ikusi fitxa):
• 200 ordu arteko praktikak enpresan
• 2 eta 9 hilabete bitarteko praktika ordainduak (ED1493/2011 fitxa)
Praktiken helburua izango da etorkizuneko profesionalak ezagutzea, jarduera-arlo eta lanpostu berriak betetzeko, eta parte-hartzaileei lan-esperientzia kualifikatzaile berri bat eskaintzea, enpresaren tutoretzarekin.
ESKAERA
Urtean 2 edizio egitea aurreikusten da: bat lehen seihilekoan, eta bigarrena irail-urrian; 2024ko irailetik 2028ko amaierara arte.
Enpresak edozein unetan eskatu ahal izango ditu praktikak, baina egutegia eta profilen erabilgarritasuna kontsultatzea gomendatzen da.
Eskabidea honako dokumentu hau betez egingo da: HAZILAN+ PRAKTIKA ESKABIDEA
Eskaera posta honetara bidali: airizar@debagoiena.eus
Zergatik eskaini lanekoak ez diren praktikak?
- Ezagutza eta trebetasun eguneratuak dituzten pertsonak ezagutu eta kontratatzeko
- Eskualdean aukera profesional berri bat bilatzen duten pertsonen garapenean, prestakuntzan eta enplegagarritasunean laguntzeko
- Enpresaren erantzukizun soziala betearazteko eta marka irudia indartzeko
Ekintza hau Euskal Herriko 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez egin da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.