Azken plaza libreak HAZILAN proiektuan

2021/09/24

Urriaren 13an hasiko da HAZILAN-en 11.edizioa eta ORAINDIK PLAZA BATZUK DAUDE LIBRE. Partehartzeko interesa izanez gero, izena emateko ESKAERA ORRIA bete beharko da eta bertan zehaztutako dokumentazioarekin batera, Mankomunitatean aurkeztu, urriaren 5a baino lehen.


Proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu, eta jadanik 150 pertsona baino gehiagok partehartu dute.

Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • 20-44 urte bitartean izatea,
  • goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak),
  • langabezian egotea (ez da ezinbestekoa),
  • eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

ZERTARAKO HAZILAN?

HAZILANek zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu, 80 orduko tailer teoriko-praktiko batean.
Ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egingo dituzu, lan-esperientzia hartuz eta enplegurako sarbidea erraztuz.

AURKEZPEN JARDUNALDIA (ON-LINE)
Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko irailaren 16an, aurkezpen saioak egin ziren. Ikusi hemen erabilitako AURKEZPENA.

Aurreikusitako hasiera data: 2021eko urriaren 13an.

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.