NEKAZARI AGROEKOLOGIKOA BEHAR DUTE OÑATIN
2025-10-07
Deskribapena
Debagoiena eskualdean elkarlanean elikadura burujabetza helburu duen proiektu bat garatzen dihardugu hainbat erakundek. Zentzu horretan, agroekologiaren oinarriak landuko dituen ekintzailetza kolektibo eta kooperatiboa sustatzeko gune bat jarri nahi dugu martxan. Bertan, barazki eta frutak ekoiztetik haratago, etorkizuneko ekoizpen agroekologiko kolektibo berrien erreferentziazko gune, eskola eta bidelagun izango da, nekazari berrien formazio eta instalaizo prosezua bideratutz eta instalazio berriak martxan jartzeko orduan babestuz. Ekoizpen hau enpresaren ekoizpenaren ildoari lotuta egongo den tresna bat izango da eta bere kideak enpresaren estrategiari egingo diote ekarpena. Eskaintzen da lan-jardun osoa. Egitekoak: Barazki eta fruten ekoizpena. Ekoizpen gunea kudeatu. Ekintzaileen bidelagun izan. Tokiko eragileekin koordinazio lanak.
Ezinbesteko baldintzak
Ezinbestekoa: Baratzagintza agroekologikoan formakuntza eta esperientzia izatea. Talde lanean eta proiektu integraletan aritzeko gaitasuna.
Baloratuko da
Baloratuko da: Proiektu berri bat gidatzeko eta elkarlanean aritzeko gogoa. Lehen sektoreak eta agroekologiak duen balio estrategikoarekin kontzientzia izatea. Debagoienakoa izatea eta bertako eskualdeko lehen sektorearen eta tokiko erakundeen ezagutza izatea. Harremanetarako erraztasuna izatea, ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna. Enpresa edo elkartegintzan esperientzia kudeaketa arloan. Epe luzerako apustua egiteko prestutasuna. Taldeko hautagaitza. B gidabaimena.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90