Eskualdeko herritarren batzarrean aukeratu dituzte Partaidetzazko aurrekontuetarako proposamenak

2015/06/12

Atzo Debagoieneko herritarrekin eskualde bilera egin zen eta lehenengo fasean jasotako 87 proposamenen artean, 22 proiektu lehenetsi ziren.

Ikusi hemen puntuazio gehien jaso dituzten proposamenak. 3.fasean, lehenengo 10-12 proposamenak GFAko teknikariek aztertuko dituzte uztailan zehar; bideragarriak diren, zein kostu izan dezaketen... Eta beste 10 erreserban geratuko dira, aurrekoren bat gauzatu ezingo balitz, ordezkatzeko.

Proiektuei buruzko informazio zehatzagoarekin, iraila-urrian bitartean eskualdeko beste bi bilera burutuko dira herritarrekin, behin betiko proiektuak aukeratzeko.