Langileen parte-hartzea enpresen jarraipenean: kooperatibak eta lan-sozietateak

JARDUNALDIA 2026/07/17

Langileen parte-hartzea enpresen jarraipenean: kooperatibak eta lan-sozietateak

Debagoieneko Garapen Agentziak, Geroa Bermatuz ekimenaren baitan, uztailaren 17an enpresen jarraitutasunari buruzko jardunaldia antolatu du. Bertan, kooperatibak eta lan-sozietateak aurkeztuko dira negozioen jarraitutasuna bermatzeko alternatiba gisa.

Gizarte-ekonomiako formulak Jardunaldian bi eredu aurkeztuko dira:

  • Lan-sozietateak, ASLEren eskutik.
  • Kooperatibak, HAZIKOOPen eskutik.

Bi formulek aukera ematen dute enpresa bideragarriei jarraipena emateko, langileen parte-hartzearen bidez. Horrez gain, enpresen eskualdaketa-prozesuak errazteko laguntza-programak eta dirulaguntzak ere aurkeztuko dira.

Amaieran, parte-hartzaileek zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute.

  • ·         Data: Uztailaren 17
  • ·         Ordutegia: 09:30 – 11:30
  • ·         Modalitatea: Presentziala eta online
  • ·         Izen-ematea
  •  Informazio gehiago:  www.debagoiena.eus / 943 79 30 90