SUKALDARIA BEHAR DA ARRASATEN

2024-12-02

Deskribapena

Erreputazio handia duen Arrasateko hostalaritza negozio batean sukaldari izateko lanpostua eskaintzen da. Sukaldeko proiektua (menua, errezetak, sukaldearen kudeaketa) Euskal Herriko jatetxe ospetxuetan lan egin duen sukaldari batek kudeatuko du hasieran. Beraz, kontratatutako sukaldariarentzako aukera ezinhobea izango da bere formazioa eta esperientzia aberasteko. Kontratatuaren erantzunkizuna asteburu eguerditan jasotako komandak prestatzea izango da, errezetak eta prozesuak jarraituz. Horretarako, astean zehar erosketak egingo ditu herriko dendetan, eta elaboratuko du errezeten atal nagusia. Asteburu eguerditan platerrak prestatuko ditu. Jardunaldi bakoitza bukatu baino lehen, sukaldea txukun utziko du. Eskaintzen da: 3-6 hilabeteko lan-jardun erdiko kontratua hasieran. Lan-jardun osokoa eta luzera begirako kontratua bilakatu daiteke sukaldariak proiektuan ondo enkajatzen badu. Egutegi eta ordutegia: Larunbata eta igandea 11:30-16:30. Astelehenetik ostiralera 10 ordu inguru guztira. Hasteko aurreikusitako data: 2025eko Urtarrilaren 7a. Hileko soldata gordiña: 794,55 euro (horri 2025eko igoera gehitu behar zaio).

Ezinbesteko baldintzak

EZINBESTEKOA Sukaldari formazioa edo esperientzia edukitzea. Lanerako gogoa edukitzea. Sukaldari lana gustatzea eta sukaldean ondo moldatzea Ikasteko interesa edukitzea.

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman