GAZELA ENPRESEN LEHIAKETARA AURKEZTEKO EPEA ZABALIK
2016/12/16
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Kimuberri foroaren ekimenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Gazela Enpresen lehiaketa antolatu du. Bigarren edizio honetan unibertsitateko ikasleez gain, beste edonork ere partehartu ahal izango du.
Lehiaketaren helburua da gazela bezala izendatutako enpresen jarduerak aztertzea, eta berauen negozio ereduak Debagoienera, edota bertako enpresetara egokitzea. Bukatzeko taldeek beraien proposamenak ekitaldi batean aurkeztu beharko dituzte.
- IZEN-EMATEKO eta LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 2017ko urtarrilaren 5a.
- IZEN-EMATEA: hemen (bete formularioa)
- Lehiaketaren OINARRIAK (epeak, egin beharrekoa, sariak eta abar zehazten dituen dokumentua)
- FITXA EREDUA (Pertsona/talde bakoitzak 2 fitxa landu beharko ditu 2017ko urtarrilaren 5erako, eta bakarra aurkeztuko du urtarrilaren 26an)