Gazela enpresen lehiaketa abian da

2015/09/30

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Kimuberri foroaren ekimenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Gazela Enpresen lehiaketa antolatu du. Lehenengo edizio honetan Mondragon Unibertsitateko ikasleek partehartuko dute. 14 talde desberdinetan banatutako 57 ikasle lehiatuko dira.

Lehiaketaren helburua da gazela bezala izendatutako enpresen  jarduerak aztertzea, eta berauen negozio ereduak Debagoienera, edota bertako enpresetara egokitzea. Bukatzeko taldeek beraien proposamenak, urriaren 29an, Kulturaten egingo den ekitaldi batean aurkeztu beharko dituzte.
Lehiaketan zehar, ikasleek landutako fitxetan jasotako informazioarekin datu base bat sortuko da, Debagoieneko Mankomunitateko eta Kimuberriko web orrian, eskualdeko ekintzaile eta enpresen mesedetan informazio hori erabiltzeko.

Esperientzia ondo joanez gero, lehiaketa beste ikasle talde batzuetara zabaltzeko aukera egongo da ikasturtean zehar.