Eskualdeko 6 enpresa eraldaketa prozesuetan murgiltzeko proiektu batean parte hartzen ari dira

2015/05/28

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Enpresare industria garapeneko foroak, Miguel Altuna Institutuarekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean, abian jarritako “ANTOLAKUNTZA BERRIKUNTZA ETA DIBERTSIFIKAZIOA” programaren baitan, eskualdeko 6 enpresa txikik eraldaketa prozesuetan murgiltzeko  aholkularitza saioetan parte hartzen ari dira. Proiektuaren helburu nagusia da enpresa-kudeaketako eta lan-antolaketarako forma berriei buruzko sentiberatasuna, zabalkundea eta aholkularitza sustatzea.

Programa honekin hurrengo emaitzak betetzea espero da:

•    Enpresa parte-hartzaileak konturatzea antolakuntza berrikuntzak garrantzi handia duela dibertsifikazioan.
•    Antolakuntza eraldatzeko prozesuak martxan jartzea enpresan.

Helburu hori lortzeko, enpresa bakoitza banakako saioak lantzen ari da aholkularitza aditu baten laguntzarekin, eta tarteka enpresa guztiak biltzen dira euren iritziak eta esperientziak partekatzeko. Gaur izan da lehen saio bateratua eta bertan enpresek orain arte jarraitutako prozesuaren inguruan hausnartu dute, eta hurrengo hilabeteetan norabide berean lanean jarraitzeko asmoa agertu dute.

 

 Ekintza hau PO FSE 2007-2013 VALORA proiektuko egitasmo bat da.  Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinantziatua