OÑATI - Txanda
Txanda, Txantxiku dendarixen alkartia 1997an sortu zen eta gaur egun 69 elkartekide ditu Oñatiarrei zerbitzu eta produktuen aukera zabala eskaintzen diena. Elkarteak lortu nahi dituen helburuak hauek dira:
Herriko merkataritza egitura promozionatzea, hau bultzatzeko eta bezeroak fidelizatzeko kanpaina eta ekintzak burutuz.
Sektorea profesionalizatzea prestakuntza-akzio jarraiekin, araudi, diru-laguntza eta merkatarientzako interesgarri den edozein gaitaz informatuz. Horrela elkartekideek beraien jardueran etengabeko hobekuntza garatu dezakete eta bezeroak asetu.
Asoziazionismoa sustatzea elementu bateratzaile bezala, bezeroak identifikatuko duen irudi komun bat sortuz.
Azkenik, Txandak elkartekideen interesak ordezkatzen ditu merkataritza eta zerbitzu sektoreen gain esku hartzen duten instituzio eta erakunde desberdinen aurrean.
Txandak, tokiko merkataritza sustatzeko hainbat kanpaina burutzen ditu urtean zehar, besteak beste: Gabonetako kanpaina, Txanda Eguna edo Desfilea, Erakusketa-lehiaketak, etab.
Honez gain, Txanda txartelaren bitartez ere promozio desberdinak burutzen dituzte bezeroak fidelizatzeko: zozketak, deskontuak,…
Kontaktua:
Txanda, Txantxiku Dendarixen Alkartia
Bidebarrieta, 12 behea
20560 Onati (Gipuzkoa)
Tel. +34 943 03 77 00
Web gunea: www.txanda.com
Facebook-a: https://es-es.facebook.com/txanda