Gas eta elektrizitate fakturen optimizazioa

SAIO PRAKTIKOA 2026/04/21

Energia-fakturak aztertzeko, optimizatzeko eta energia aurrezteko gomendio batzuk ezagutzeko saioa. Gainera, zure energia-faktura berrikusteko aukera izango duzu.

  • Energia-fakturen analisia (elektrizitatea eta gasa).
  • Energia-kontsumoa optimizatzeko gomendioak.

Saio honen helburua da energia-fakturak hobeto ulertzen laguntzea eta haiek optimizatzeko aukerak ezagutaraztea. Jardunaldian honako alderdi hauek landuko dira:

  • Merkatu arautuaren eta merkatu librearen azalpen orokorra.
  • Gasaren kasuan merkatu arautua gomendatzea.
  • Elektrizitate fakturaren azalpena txantiloi baten bidez (pptx).
  • Energia aurrezteko eguneroko gomendio praktikoak, bai bulegoan bai etxean.

Izen-ematea HEMEN 

Debagoieneko Energia Bulegoa

  • 747 48 51 47 
  • energiabulegoa@debagoiena.eus 
  • https://energiabulegoa.debagoiena.eus