Hazilan+ Izen-ematea

 2024tik 2028ra bitartean, urtean 2 edizio jarriko ditu martxan: bata lehen seihilekoan, eta bestea, iraila-urria aldera.

2026ko 1.go EDIZIOA

DATU PRAKTIKOAK :

HAZILAN + >> Hurrengo edizioa, 2026ko MARTXOAREN 10ean hasiko da.

Interesa baduzu, hauek kontuan hartzeko informazioa eta datak (eguneratuz joango gara):

> INFORMAZIO-SAIOA: OTSAILAREN 19an, osteguna, 10etan. Debagoieneko Mankomunitatean (Arrasaten). Saioan izena ematea komenigarria da (telefonoz: 943793090 edo emailez: hazilan@debagoiena.eus ).

> ESKAERA ORRIA (deskargatu)

> IZEN-EMATEA: azken eguna MARTXOAREN 6a, ostirala (2026ko 1.go ediziorako epe berria)
Gainontzean, izen ematea edozein unetan egin daiteke, urte osoan zehar zabalik dago. 

Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko:

  • Presentzialki: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). 9:00etatik 14:00etara.
  • Erregistro Elektronikoan (*)

(*) Jarraitu beharreko pausoak (deskargatu)

> HAUTAKETA:

Elkarrizketak egingo dira hautaketarako.

> HASIERA (data eguneratua): 2026ko MARTXOAREN 10ean


Ez galdu zure ibilbide profesionalari bultzada emateko aukera eta eman izena HAZILAN+ en!


Informazio gehiago: 943 793 090  //  hazilan@debagoiena.eus

Ekintza hau Euskal Herriko EGF+ 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez egin da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.