Goiaz!2023 - Solasaldia eta bisita gidatuak
 
                  
                                          2023/03/29                       
                  
                
                           
                                         
                Goiaz!2023 Azokan, informazio mahaiez gain, ekintza desberdinak antolatu ditugu:
Martxoak 29, asteazkena:
18:30 – SOLASALDIA: “Nik ere Lanbide Heziketa aukeratu dut”
Ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko solasaldia izango da.
Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta.
- Lekua: Areto Nagusia (Kulturate, Azoka kalea 1, Arrasate)
 
Hitzaldiaren aurretik (16:30-18:30), ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira.
Eta solasaldiaren ostean luntxa egongo da.
Martxoak 30, osteguna:
Garapen Agentziako erabiltzaileei zuzenduta BISITA GIDATUAK ere antolatu dira, bisita orientatzaile batek lagunduta eta taldean egin nahi bada:
- 10:30etan - euskaraz
 - 11:30etan - gazteleraz
 
EMAN IZENA HEMEN eta zatoz Lanbide Heziketaren abantailak ezagutzera!