Errehabilitazioak
Etxebizitza-eraikin ondarearen birgaitze, berritze eta berroneratze lanen sustapenera zuzendutako hainbat laguntza-ildo daude egun. Erakunde bakoitzak lerro ezberdinak ditu helburu ezberdinak lortzera zuzenduak. Laguntza-lerro nagusiak hauek dira:
- Eusko Jaurlaritzak, Etxebideren bitartez, pertsona eta bizilagun-komunitateen birgaitze lanak laguntzen ditu. Lan horien helburuak izango dira bizigarritasuna hobetzea, pertsona ezinduak beren etxeetan sartzeko aukera izatea eta energiaren kontsumoa murriztea. (Informazio gehiago)
- Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, IDAEren bitartez, mota guztietako eraikinen berritze lanak bultzatzen ditu. Lan horien xedea izango da energia aurreztea, energia-eraginkortasuna hobetzea, energi berriztagarrien ustiapena areagotzea eta karbono dioxido isuriak murriztea. (Informazio gehiago)
- Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), urtero, laguntza programak argitaratzen ditu Energia Eraginkortasunean inbertsioak egiteko eta energia berriztagarriak erabiltzeko. Diru-laguntza horiek partikularrei zein bizilagun-elkarteei zuzenduak daude. . (Informazio gehiago)
- Gipuzkoako Kultur Ondarea osatzen dute ondasun higigarrien zein higiezinen zaintzarako, sendotzerako, birgaitzerako edota zaharberritzerako diru-laguntza deialdi bat plazaratzen du urtero Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailak. (Informazio gehiago)
- ETXEAN programa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika sailak sustatua, desgaitasuna edo menpekotasun egoeran dauden pertsonak haien ohiko bizilekuan jarraitu ahal izateko diru-laguntzek osatzen dute. (Informazio gehiago)
- Debagoiena osatzen dute udalek birgaitze lanentzako tasetan hobariak dituzte. (Informazio gehiago)