IKASTAROA: NAZIOARTEKO ERAGIKETEN ADUANA KUDEAKETA
Salgaien inportazio eta esportazio aduana-kudeaketa oinarrizko eragiketa bihurtzen da euren ekoizpen egituran EBeko jatorria ez duten produkzio-ondasunak txertatzen dituzten aktibitate ekonomikoentzat. Enpresen nazioartekotzearen goraldiak edota produkzio prozesuko atalen bat abantaila lehiakorra eskaintzen duten herrialderen batean kokatzeak salgaien fluxuaren garrantzia areagotzea ekarri du.
Ikastaro honen helburua da nazioartekotze eragiketetan aduana-kudeaketaren prozedura eta bete beharreko agiriak aztertzea.
Data: Irailak 15, asteartea
Ordua: 9:00 – 13:00
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa etorbidea 17, Arrasate
Honek emana:
•Cristina Lacave. Zuzenbidean lizentziatua. Aholkularia eta Nazioarteko Merkataritzako irakaslea.
Programa:
1.Oinarrizko kontzeptuak:
-Esportazio eta inportazio bulegoak.
-Aduanetan aurkeztu beharreko agiriak.
2.Aduanako zorra.
3.Komunitateko aduana politika.
4.Sistema bateratua, Konbinatutako Nomenklatura eta Taric.
5.Aduana helmugak.
Informazioa eskatzeko edo asistentzia konfirmatzeko:
943.793.090 / enpresa@debagoiena.eus
Oharra: Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako ikastaroa.