Egungo erronkei erantzuten
Debagoienean, beste edozein eskualde edo hiritan bezala, hainbat erronka ditugu aurrean. Hauetako batzuk, elkarlanaren bitartez bakarrik gainditu daitezke, hau da, indarrak batuz eta bakoitzak dagokion erantzukizuna bere gain hartuz.
Gure lurraldearen ingurumen-iraunkortasuna eta garapen sozio-ekonomikoa gaur egun ditugun erronka kolektibo esanguratsuenak dira. Nahitaez epe laburrean konpondu beharrekoak.
Debagoieneko Mankomunitatea eskualdean bizi garenak bi eremu konplexu hauetan gizarte bezala jantziago egon gaitezen lanean diharduen plataforma bat da, beti ere lurraldeko eragile aktiboekin elkarlanean eta bertako baliabideak aprobetxatuz.
Gaur egungo erronkei erantzuteko Debagoieneko Mankomunitatearen lan lerroak.