Pixoihal berrerabilgarria
Kanpaina 0-2 urteko haurrei zuzenduta dago. Haur hauei gutuna eta diptikoa bidali zaie, hitzaldietara gonbidatuaz eta pixoihalen abantailak aipatuaz.
Hitzaldiak noiz eta nun?
- Ekainak 9: Aretxabaletan, Arkupen atsaldeko 18:00etan.
- Ekainak 10: Antzuola, Olaranen 18:00etan.
- Ekainak 11: Arrasate, Kulturaten 18:00etan.
- Ekainak 12: Oñati, Kultur Etxean, 18:00etan.
- Ekainak 14: Bergara, Udaletxeko pleno aretoan, 11:00etan.
Izen emateak noiz arte eta nun?
Hitzaldietan bertan izena eman ahal izango da edo dagokion udaletxe eta hondakinen informazio bulegoan. Ekainak 18 azken eguna!!!
Guztietatik 50 familia hautatuko dira eta behin familiak hautatzen direnean, Ekainaren 20an telefonoz deituko zaie kanpainan parte hartzeko hautatuak izan direla esanez. Aipatutako familiei 10 eguneko neurketa egiteko taula bidaliko zaie, 10 egun hauetan zenbat pixoihal erabili dituzten apunta dezaten.
Ordainketa noiz?
Hasiera baten kit osoaren kostu guztia ordaindu beharko da, hau da, 220 €; eta Jarraipen bilerak egiten direnean (Urria eta Abendua), bilera bakoitzean %25a itzuliko zaie. Beraz, Mankomunitateak kostu osoaren %50a ordainduko die partehartzaileei, kanpainarekin jarraitzen badute. Ordainketa epea: ekainaren 23tik 28ra.
Banatze bilerak
Hitzaldi informatibo bakoitzean, herri horretako banatze bilerak noiz eta nun izango diren aipatuko dira. Bileren aurreikusitako datak hauek dira:
- Aretxabaleta: Ekainak 30
- Antzuola: Uztailak 1
- Arrasate: Uztailak 2
- Oñati: Uztailak 3
- Bergara: Uztailak 5
Banatze bilera hauetan kit-ak banatuko zaizkie parte-hartzaileei, bakoitzarekin 10-15 minutu saio pertsonalak egingo direlarik, azalpenak lehen pertsonan entzuteko.