BASOGINTZA ARLOKO IRAKASLEA BEHAR DUTE ARRASATEKO AKADEMIA BATEAN

2025-11-19

Deskribapena

Basogintza edo nekazaritza arloko profesional bat eskatzen da, baso-arloko edo ingurune naturaleko titulazioa duena, eta gaitasun pedagogikoa edo irakaskuntza-esperientzia (600H) nahikoa duena Lanbide Heziketan "mendiak kontserbatzeko eta hobetzeko jarduera osagarriak" emateko.       Ordutegia: 8.30-a 13.30 astelehenetik ostiralera. Bi hilabeteko kontratua eskaintzen da.  Berehala hasteko.

Ezinbesteko baldintzak

1. TITULAZIO AKADEMIKOA (honako hauetakoren bat), beti basogintza edo nekazaritzarekin lotuta: - Lizentziatua, Ingeniaria, Arkitektoa edo Gradu titulua, basogintza, nekazaritza edo ingurune naturalarekin lotuta, edo baliokideak. - Diplomaduna, Ingeniari Teknikoa, Arkitekto Teknikoa edo Gradu titulua, basogintza, nekazaritza edo ingurumen arloarekin lotuta, edo baliokideak. - Nekazaritza familia profesionaleko Goi-mailako Teknikaria. - Basogintza arloko 2. edo 3. mailako lanbide-ziurtagiriak (Nekazaritza familia profesionala). 2. GAITASUN PEDAGOGIKOA (honako hauetakoren bat): - Lanbide Heziketarako Irakaslearen lanbide-ziurtagiria. - Irakasketa Aptitud Agiria (CAP). - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Unibertsitate Masterra (MAES). - 600 orduko irakaskuntza-esperientzia Lanbide Heziketan edo hezkuntza-sisteman.

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman