TORNULARI-FRESATZAILEA BEHAR DA ARRASATEKO ENPRESA BATEAN

2023-10-26

Deskribapena

Arrasateko enpresa batek tornularia/fresatzailea behar du. Tornu konbentzionalean eta fresatzeko makinan piezak mekanizatuko ditu.  Ordutegia: 06: 00etatik 14: 00etara edo 14: 00etatik 22: 00etara. Berehala lanean hasteko. Eskaintzen da: 6 hilabeteko kontratua eta metalaren hitzarmenaren araberako soldata.

Ezinbesteko baldintzak

EZINBESTEKOA: goi-mailako titulazioa fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioan, tornuan/fresatzeko makinan esperientzia, plano interpretazio ezagutza, CNC programatzen jakitea

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.