SUKALDARIA BEHAR DUTE ARRASATEKO ENPRESA BATEAN
2026-07-15
Deskribapena
Goizeko 04:00etatik 12:00ak arte sukaldari lanpostuari dagozkion berezko zereginak burutu beharko dira lantalde handian, sukaldeko higiene, osasun eta segurtasun arauak zorrotz betez. Platerak modu eraginkorrean eta ezarritako epeen barruan prestatu beharko dira, ondoren kolektiboetara behar bezala banatu ahal izateko. Kontratu mugagabea eskaintzen da. Soldata: konbenioren araberakoa.
Ezinbesteko baldintzak
EZINBESTEKOA: Urte beteko esperientzia sukaldari lanetan. Gidabaimena eta ibilgailua. Irailean lanean hasteko prestutasuna.
Baloratuko da
BALORAGARRIA: Sukaldaritza ikasketak. Esperientzia sukalde zentral edo kolektiboetan eta lan-talde handietan lan egiten.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90