HARRERAGILEA BEHAR DUTE ARRASATEKO (GESALIBARKO) OSPITALEAN
2025-06-03
Deskribapena
Pertsona bat behar da Arrasateko ospitaleko harreran (Gesalibar) oporrak betetzeko (uztailaren 26tik irailaren 14ra). Hauek izango dira eginkizun nagusiak: - Ospitalera sartzeko ateak kontrolatzea, senideen bisitak eta zerbitzu teknikoa.- Telefonogunea kontrolatzea, kudeatzea eta artatzea.- Posta, gutun ziurtatuak, paketeria... kudeatzea. Soldata gordina: 1.700 euro/hileko
Ezinbesteko baldintzak
EZINBESTEKOA: - Erdi mailako administrazio-kudeaketako gradua. - Euskara menderatzea. - Gidabaimena eta autoa.
Baloratuko da
BALORATUKO DA: Aldez aurreko esperientzia ospitale edo osasun-eremuetako administrari edo harrerako lanpostuetan.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90