ZUNDAKETA MAKINAKO LANGILEA GIPUZKOA/EUSKADIKO OBRA EZBERDINETARAKO
2022-06-13
Deskribapena
Lekuko berreskuratzeko zundaketa-makinak erabiltzea, lagin-hartzeak in situ eginez. Makinak obren artean lekualdatzea. Ur-maila edo hodi inklinometrikoa kontrolatzeko putzu gisa egindako zulaketak ekipatzea. Lan-eremua zerbitzu-egoerara puntualki berrezartzea, kutxetak instalatuz edo zolatak lehengoratuz zulatutako eremuan. Etiketatutako eta mugatutako kutxetan bildutako eta lortutako laginak maneiatzea, kudeatzea, eta enpresa instalazioetara eramatea.
Kontratu mugagabea eta lanaldi osoa eskaintzen da: 8:30-13:00 eta 15:00-18:30
Hasteko data: uztaila
Ezinbesteko baldintzak
Ezinbestekoa: gidabaimena eta eraikuntzako laneko segurtasunari buruzko ikastaroa (gutxienez 60 ordu)
Baloratuko da
Baloratuko da: Esperientzia makina astunak eta/edo hidraulikoak maneiatzen eta mantentzen, ahal dela zulatzen edo zundatzen. C motako gidabaimena. Aurretiko esperientzia eraikuntzaren lan-ingurunean. Lan-arrazoiengatik etxetik kanpo joan-etorri puntualak egiteko prestasuna. Laginak hartzen eta maneiatzen esperientzia eta/edo kualifikazioa. Esperientzia eta/edo kualifikazioa geologian edo geoteknian.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90