Garbigune ibiltaria
Zerbitzu honen bidez etxeetan sortu daitezkeen hondakin arriskutsuak jasotzen dira, Garbiguneetako zerbitzua herritarrei hurbilduz. Jasotzen diren hondakinak hurrengoak dira:
- Aerosolak: beteak edo erdi beteak. (aerosol hutsak ontziekin batera atera daitezke).
- Bonbilak: halogenoak edo kontsumo baxukoak. (bonbila normalak errefusa dira).
- Inprimagailuetako kartutxoak.
- CD/DVD/VHS (bideo zintak) eta musika zintak.
- Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak (argazki eta bideo kameratakoak, mugikorretakoak…).
- Termometroak: plastikozko poltsa itxietan bota hautsi ezkero merkurioa irten ez dadin.
- Sukaldeko olioa: plastikozko botila edo ontzietan sartu, apurtu ez daitezen eta ondo itxita.
- Motore olioa: plastikozko bidoietan eta ondo itxita.
- Bateriak: manipulatu gabe, isuririk egon ez dadin.
- Pintura: ondo itxitako poteetan.
- Disolbatzaileak, garbitasun produktuak eta antzerakoak: ondo itxitako ontzietan isuririk egon ez dadin.
- Erradiografiak.
- Fluoreszenteak: kontuz sartu apurtu ez daitezen.
- Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, telefono mugikorrak, ordenagailuetako teklatuak, xaguak…etab.
Oharrak:
- Hondakinak uzterakoan ahal den txukunen utzi lekua behar bezala aprobetxatzeko.
- Errespetatu zerbitzuaren ordutegia eta ez utzi hondakinak ordu edo lekuz kanpo.